
Un compromiso Social
y Medioambiental con Navarra

Hezkuntz Programak:
HEE: Fundazioak hiru Hezkuntz Egitarau Egokitu dauzka, 13 eta 15 urteko gazteei zuzenduta. Sarrera Nafarroako Hezkuntz Departamenduko Eskolarizazio Batzordearen bitartez egiten da. Aipatutako programa Nafarroako Gobernuko Hezkuntz Departamenduak sostengatzen du.
LLKE: Momentu honetan Fundazioak hiru programa dauzka Lehen Lanbide Kualifikazioarako, Igelseritza, Zurgintza eta Lorezaintza jorratzeko. Programa hau Nafarroako Hezkuntz Departamenduak eta Gizarte Gaietako Departamenduak sostengatzen dute. Igelseritzaren kasuan, egitarauak bi urteko iraupena du eta DBHko titulua ateratzeko aukera ematen du. 15 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago programa.
Lan Aurretiko Programak:
Tailer Eskola: Formazio eta lanbide zentrua da. 30 plaza dauzka, hiru sailetan banatuta, Igelseritza, Zurgintza eta Lorezaintza. 16 eta 21 urteko gazteei zuzenduta dago programa. Fundazioak sortu zuen Tailer Eskola eta hauek dira, besteak beste, laguntzaile garrantzitsuenak: Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Europako Gizarte Fondoa eta Arangurengo Udala.
LGZ. Sendoki: Laneratzeko eta Gizarteratzeko Zentruak bi espezialitate eskaintzen ditu helburu horiek lortzeko: Zurgintza eta Lorezaintza. Lanerako ohiturak eta kapazitazioa jorratzen ditu, bestalde, laneratzea eta gizarteratzea lortu ahal ízatelo. Hauek dira laguntzaileak: Nafarroako Gizarte Gaietako Departamendua eta Enplegu zerbitzua. Gaur egun Uharteko Aretan dago kokatuta.
Egoitzak:
Fundazioak hiru egoitza dauzka, Gizarte Gaietako Sailaren laguntzari esker. 75 profesional aritzen dira bertan lanean, urte guztiko 365 egunetan zerbitzua emanez, egunez eta gauez. Arreta iraunkorra eta pertsonalizatua da.
Azterketa eta Harrera Zentrua (AHZ): Zentru honek 15 plaza dauzka premiazko behar larriak dituzten neska mutilak hartzeko, aztertzeko eta leku egoki batera eramateko. Zailtasun edo arazo hauek arlo pertsonalean, psikologikoan, familian… suertatu daitezke.
Babeserako Egoitza: 10 plaza dauzka. Neska adingabeak hartzen ditu, familiartean dauzkaten arazo larriak sahiesteko. Denbora batez bertan egoten dira, ohitura egokiak eta normalizatuak hartu ahal izateko, beraien adinari dagozkien formazio ekintzekin jarraituz.
Neurri judizialak betetzeko Egoitza: 10 plaza dauzka. Epaileak adingabeei ezarritako neurriak betetzeko Egoitzaz ari gara, araubide itxian, araubide irekian, araubide erdi-irekian, badaezpadako araubidean edo eta asteburuko araubidean. Neurriaren arabera denbora gehiago edo gutxiago egoten dira bertan. Egindako delitua oso grabea bada, sei urteko iraupena izan dezake egonaldiak Egoitzan eta oraindik luzeagoa izan daiteke 16 eta 17 urteko gazte arau-hausleentzat.
Ingurugiroa:
Granja Escuela: Haritz Berri Baserri Eskola ingurugiro hezkuntza ekipamendua dugu. Azken 20 urte hauetan lanean ari da programa desberdinak eskaintzen, ikastetxeei zuzenduta bereziki. Gaztetxoenak ingurugiroak jasaten dituen arazoetaz jabetzea eta hauen konponketan urratsak ematea da ekipamenduaren helburua
Laneratzeko programa:
Lan Sarreran: Programa honen helburua exklusio arriskuan dauden gizakiak laneratzea eta gizarteratzea da. Programa honetako partehartzaileak Fundaziotik edo beste entitate batzuetatik etorri daitezke. Gizarteratzea hentzuntz prozesuaren bukaera gisa aurreikusten da. Garrantzitsua da, izan ere autonomia ematen baitu, gazte hauen instituzionalizazioa sahiestuz.
I+G+b:
Ikerketa, Garapena eta Berriztapena Departamenduak bi arlo jorratzen ditu: